Donostiako Barroko Taldea 1974.an sortu zen, musika klasikoa, bereziki Barroko garaikoa, sustatzeko helburuarekin. 50 urte hauetan, musikari ugari igaro dira talde honetatik, hasieran Tomás Aragüések zuzenduta, eta 2008tik aurrera, Sergio Zapirainek gidatuta. Donostiako Musika Hamabostaldian, Ordiziako Bach Jaialdian eta tokiko edo kanpoko beste ekitaldi askotan parte hartu dute, adibidez Sevilla edo Miranda Ebron. Santa Teresako komentuan, Alde Zaharrean, eskainitako Gabonetako kontzertuak tradizio hunkigarria izan dira. Azken urteetako emanaldien artean nabarmentzen dira H. Purcellen The Old Bachelor, dantza barrokoarekin lagundua, eta A. Vivaldiren kontzertuak, Francisco Herrero kontzertinoak interpretatuak. Taldearen 50. urteurrena, 2024an, kontzertu bereziekin ospatu zen San Telmo Museoan, Chillida-Lekun eta Ordiziako Barroko Aire jaialdian.



