top of page

Donostiako Barroko Taldea 1974. urtean sortu zen musikazale lagun talde txiki baten erabakiz eta musika klasikoa, bereziki Barroko garaikoa, ezagutzera emateko asmoz.

Berrogeita hamar urteko gelditu gabeko ibilbidean, asko izan dira bere atriletatik igaro diren musikariak. Sorreran, Tomas Aragüesek zuzendu zuen talde barrokoa eta 2008 urtea ezkero, Sergio Zapirain da bere zuzendaria.

Orkestrak gure lurraldeko hainbat jaialdietan parte hartu izan du, esate baterako, Donostiako Musika Hamabostaldian, Aita Donostia Aste Musikalean, Mutrikuko Kamara Musika Zikloan, Bach Jaialdian, Zumarragako Antioko Musika Jaialdian, Beasaingo Igartzako Musikaldian, Ordiziako Musikaldian, Azkoitiko Udaberriko Musikaldian edo Ordiziako Barroko Aire jaialdian. Hauetaz gain, Najerako Jaialditan, Sevillan eta Miranda de Ebron kontzertuak eskaini ditu.

Taldearentzat bereziki ukigarriak izan dira Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuko elizan emandako Gabonetako kontzertuak, jarraitzaileentzat urteroko tradizio bihurtu zirenak.

Azken urteetan eskaini dituen emanaldien artean nabarmentzen dira  estreineko aldiz H. Purcellen The Old Bachelor-en interpretazioa barroko garaiko dantzaz lagunduta, Karnaba Otxotearekin emandako kontzertuak eta A. Vivaldiren hainbat biolin kontzertu Francisco Herreroren eskuz, taldeko concertino eta bakarlaria.

Taldearen 50. urteurrena (2024) hiru kontzertu hunkigarrirekin ospatu zen San Telmo Museoan, Chillida-Lekun eta Ordiziako Barroko Aire jaialdian.

DONOSTIAKO ORKESTRA BARROKOA - ORQUESTA BARROCA DE SAN SEBASTIÁN
DONOSTIAKO ORKESTRA BARROKOA - ORQUESTA BARROCA DE SAN SEBASTIÁN
bottom of page