Sergio Zapirain
Sergio Zapirainek Errenteriako eta Baionako Kontserbatorioetan egin zituen bere musika ikasketak, goi-mailako biolontxelo eta ganbera-musikako ikasketak Donostiako Kontserbatorioan amaitu zituelarik, Román Jablonskiren eskutik. Zuzendari gisa, aipagarria da Maite Aurrekoetxea eta Iker Sánchez orkestra zuzendari ezagunengandik jasotako formakuntza .
Zaragozako Orkestra Sinfonikoko eta Aita Donostia Ganbera-Orkestrako (Juanjo Menak zuzenduta) lehen biolontxelo-jotzailea izan da. Gainera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Conductus Ensemblerekin kolaboratu du txelista bezala; Usandizaga, Vilacello eta Arriaga Laukoteen partaide izan da ere bai. 1994.ean Francisco Escuderoren Sinfonía Mítica obraren estreinaldian parte hartu zuen. 2000 eta 2006 artean Errenteria Musikal Kontserbatorioko zuzendaria izan zen, gaur egun bertan (Errenteriako Herri Arte Eskola) biolontxelo eta orkestrako irakaslea delarik.
Zuzendari gisa, hainbat abesbatza eta talderen buruan aritu da,. Egun, Karnaba Otxoteko zuzendaria da eta 2008 ezkero, Donostiako Barroko Taldea zuzentzen du ere. Mozarten Requiem edo Haendelen Mesias bezalako obra nabarmenak zuzendu ditu. Filmetarako musika grabatu du ("Loraldia", "La muerte del cura Sta. Cruz") eta euskal bertsolari ospetsuak lagundu ditu musikari gisa Euskal Telebistan.



